Berritasunak iristear dira Goizuetara. Hemendik gutxira 'Goinarri' izeneko gunea jarriko dute martxan, eta proiektuari buruzko xehetasunak emango dituzte gaur arratsaldean, 18:30etan hasita, Udaletxeko ganbaran.
Oraindik Udaletik asko aurreratu ez duten arren, «herritar guztien lekua» izango dela zehaztu dute. Gaurkoaz gain, 19an ere beste aurkezpen saio bat eskainiko dute.