Ikusmin haundia eta giro aparta, Gaztetxean Eunak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko azaroaren 8a

Herri kirol saio berezia prestatu zuten Gaztetxean Eunerako, eta bi talde aritu ziren lehian. Argazkia: Felix Loiarte

Ederra izan zen Gaztetxean Eunaren aurreneko edizioa Goizuetan. Irumaita txarangak eta dultzaineroek piztutako giroari, herri kirol saio berezi bezain gogorrak eman zion segida. Uneoro enborrekin lanean aritu ziren bi talde: motozerraz zein aizkoraz moztu, puskak lokotx bezala erabili, giza probarako karga gisa ere bai...

Eta bazkari herrikoitik aurrera, festa giroa izan zen nagusi!

Argazkiak: Felix Loiarte

Erlazionatuak

Gaztetxean Euna

Felix Loiarte aza 06 Goizueta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!