Gaztetxean Euna ospatuko dute bihar aurrenekoz, egun osoko festarekin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko urriaren 30a

Herritar asko elkartu eta giro ederra izatea espero dute biharkoan ere.

Dultzaineroek eta txarangek girotuko dute eguna, eta herri kirolak, bazkaria eta kontzertuak izanen dira.

Asteburuz asteburu, festa giro polita ari da izaten Goizuetan, udazkena hasi denetik. Eta biharko egunak ere ederra izateko itxura dauka: Gaztetxean Euna antolatu dute aurreneko aldiz, egun osoko programarekin.

Goiz hasiko dira festa doinuak, dultzaineroak herrian barrena ibiliko baitira 09:00etatik aurrera. Ondoren, eskolako frontoian finkatuko da ospakizuna: herri kirolak eguerdian, bazkaria ondoren, eta bokatak iluntzean. Tartean ez da musikarik faltako, Irumaita eta Pasai txarangen eskutik; eta ezta gauean ere, hiru taldek eskainiko baitute kontzertua: La Jodedera, Lenbailen eta DJ Infernu.

 

GAZTETXEAN EUNA

GOIZUETAN

BIHAR, larunbata

09:00, Dultzaineroak, herrin barrena

11:30, Herri kirolak, eskolako frontoian

12:30, Irumaita txaranga,
frontoitik abiatuta

14:30, Bazkaria, eskolako frontoian

18:00, Pasai txaranga, eskolako frontoitik abiatuta

20:00, Bokatak, eskolako frontoiko tabernan

22:00, Kontzertuak:
La jodedera
Lenbailen
Dj Infernu

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!