Iker Salaberriak B Serieko Lau t'erdiko finalerdietara sailkatzeko aukerekin jarraitzen du, finalaurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Ander Murua 22-19 garaitu eta gero, Eibarko Astelena frontoian.
Hori bai, sailkapena lortzeko azken jardunaldian irabazi beharra du derrigorrez. Bilbon jokatuko du partidua igandean Xabier Rekalderen aurka. Galduz gero kanpoan geratuko da eta irabaziz gero 13 tantoan edo gutxiagoan utzi beharko du Rekalde, Asier Agirrek Muruaren aurkakoa ostiralean irabazten baldin badu. Muruak Agirre garaitzen baldin badu, Rekalde garaituta nahikoa luke pelotari goizuetarrak finalerdietara sailkatzeko.