Boluntarioak behar ditu GoizuKAR-ek

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 19a

Boluntario bezala lan egin nahi dutenek izena eman beharko dute urriaren 27 baina lehen.

 

Goizutarrek adierazi dute, GoizuKAR zerbitzua mantentzeko boluntarioak behar dituztela.

Zehaztu dutenez, goizeko txandan dago behar haundiena, eta horregatik, herritarrak zerbitzu honetan borondatezko laguntza ematera dei egin dituzte.

Izena emateko azken eguna urriaren 27, astelehena, izango da, eta 948 514 006 telefono zenbakira deitu beharko du apuntatu nahi duenak.

Urtarrilaren 2an jarri zuten martxan goizuetarrek garraio zerbitzu berria. Baserrian bizi diren herritarren bizi baldintzak hobetzeko asmoz sortu zuten GoizuKAR. Finean, herritar boluntario talde bat da, batez ere, baserritik herrira joan-etorriak egiteko laguntzeko. Doako zerbitzua da eta oinarrizko beharrak asetzea da asmoa: osasun etxera joan, erosketak egin, bankuko edo gizarte zerbitzuetako tramiteak egin, autobus geltokira eraman...

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!