Goizuetarrek Aizkorrira egingo dute ibilaldia larunbatean, San Adrianetik abiatuta

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 19a

Goizuetako Arainburu mendi taldeak irteera antolatu du urriaren 25erako. Goizeko 07:30ean jarri dute hitzordua, herriko plazan. 

 

Hilabete honetarako Aizkorrira mendi irteera antolatu dute Arainburu mendi taldeko kideek. Larunbat honetan, urriak 25, osatuko dute ibilaldia, goizeko 07:30ean herriko plazatik abiatuta. Osotara bost orduko itzulia osatuko dute mendizaleek, eta itzulera arratsaldeko 16:00etan egingo dute.

Goizuetako plazan elkartuta, asmoa Zegamaraino kotxez joatea da. Behin han elkarturik hartuko dute martxa. Guztira 13 kilometro egingo dituzte, goranzko 780 metroko eta beheranzko 909 metroko desnibelarekin. 

Mendi taldetik gogoratu dute parte hartu nahi duenak izena eman behar duela Amaia kafetegian. Bestalde, izena ematerakoan autoa eramateko prest dagoenak 'BAI' adierazi beharko du. Bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko du, baita aldatzeko arropa, behar izanez gero.

Arainburutik gogorarazi dute apuntatzeko azken eguna osteguna, urriak 23, izango dela.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!