«Gazterin grinak ta herrin indarrak bat inta, eun ederra ospatuko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 17a

Azaroaren 1ean egun osoko egitaraua prestatu dute eta La Jodedera, Lenbailen eta DJ Infernu taldeen kontzertuekin amaituko da.

Azaroaren 1ean Gaztetxen Euna ospatuko dute Goizuetan. Egun osoko egitaraua prestatu dute herriko gazteek: «Gazterin grinak ta herrin indarrak bat inta, eun ederra ospatuko du Goizuetan». Dultzaineroak izanen dira diana joko dutenak goizean. Eguerdian herri kirolek hartuko dute txanda, 11:30etan hasita, eskolako frontoian.

Bazkaria eskolan 14:30etan hasiko da, baina aurretik Irumaita txaranga frontoitik aterako da, 12:30etan. Pasai txarangak hartuko du erreleboa arratsaldean, 18:00etan, eta 20:00etako bokataren ondoren kontzertuek itxiko dute eguna: La Jodedera, Lenbailen eta DJ Infernurekin.

Festa egin ahal izateko, ordea, beti aritu behar du baten batek lanean. Geroz eta jende gehiagorekin dena errazago egiten dela jakinda, laguntzeko eta ekarpenak egiteko formularioa prestatu dute goizuetarrek. Ondorengo estekan jakinarazi daiteke zertan laguntzeko prest dagoen bakoitza: labur.eus/cnn9jrl9.

 

Bazkarirako txartelak, salgai urriaren 27ra arte

Herri bazkarira joan nahi dutenek, txartela erosi beharko dute Amaia Kafetegian. Salgai daude, urriaren 27ra arte, 30 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!