Neurri neurrira egindako festa egunaz gozatuko dute bihar Goizuetako jubilatuek. Urteroko legez, Jubilatuen Eguna antolatu du Umore Ona elkarteak, eta herritar ugari elkartuko dira prestatutako jarduera guztien bueltan.
Goizeko 11:00etan elizan elkartuko dira denak, igandeko Meza Nagusian. Ondoren, meza bukatu bezain pronto, pelota partiduak hasiko dira frontoian. Jende asko elkartu ohi da partiduetan, baita jubilatzeko asko falta zaienak ere.
Eguerdiko 14:00etan elkartera joango dira denak, bazkari eder batekin gozatzera. Bazkalostean, berriz, musika pixka bat eta Mus zein Truk txapelketak jokatuko dituzte bertan.
JUBILATUEN EGUNA, GOIZUETA
BIHAR
11:00 Meza Nagusia Goizuetako elizan.
Ondoren, pelota partiduak frontoian.
14:00 Bazkaria Umore Onan.
Ondoren, Mus eta Truk Txapelketak.
«Giro berezia sortzen da Jubilatuen Egunean, aspaldiko lagunak elkartzen direlako»Umore Onako kideek antolatzen dute urtero Jubilatuen Eguna. Aitor Aizkorbe elkarteko lehendakariak berezitasun guztiak aletu ditu Kronikarekin. Jubilatuen Eguna antolatu duzue beste urte batez. Egun garrantzitsua da Goizuetan. Nolako giroa sortzen da herrian? Jende asko biltzen da urtero. Gainontzean, urtean zehar mugimendua dute jubilatuek? Jubilatuak protagonista diren arren, gainontzekoentzat ere festa eguna da biharkoa? Azaroaren 1ean Gaztetxean Euna duzue Goizuetan. Badago mugimendua herrian. Aurten lehenengo aldiz antolatuko da Gaztetxean Euna, bultzada emateko asmoz. Ea zenbat pertsona elkartzen garen. Goizuetan mugimendu haundia dago orokorrean. Eta mugimendu horretan zerikusi haundia du elkarteak, ezta? |