Aizkorrira antolatu du irteera Arainburuk

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 14a, 00:00

Arainburukoak Aralarren izan ziren irailean.

Urriaren 25ean irteera antolatu du eta izena emateko epea urriaren 23an bukatuko da.

 

Urriaren 25ean irteera antolatu du Goizuetako Arainburu mendi taldeak. San Adrianen hasi eta Urbiatik Aizkorrira igoko dira, bost ordu eta erdiko itzuli zirkularra osatuz. Izena emateko epea urriaren 23an bukatuko da.

Urriko azken larunbatean, 07:30ean aterako dira Leitzako plazatik. Autoz joanen dira eta Amaia kafetegian izena ematerako orduan, autoa eramateko prest dagoenak hala adierazi beharko du.

Bost ordu eta erdiko itzulia prestatu dute eta 16:00ak aldera bueltatuko dira herrira. Bakoitzak bere hamaiketakoa, bazkaria eta aldatzeko arropa eraman beharko ditu.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!