Goizuetako Jubilatuen Eguna urriaren 19an, igandean, ospatuko da

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 11a, 00:00

Pasa den urtean Truk txapelketako finalistak eta irabazleak.

Bazkarira joateko asmoa dutenek gaur dute izenemateko azken eguna Amaia Kafetegian edo Umore Ona elkartean.

Egun osoko egitaraua prestatu dute Goizuetako jubilatuek datorren urriaren 19rako. 11:00etan meza nagusia izanen da; jarraian pelota partiduak; 14:00etan bazkari eder baten bueltan elkartuko dira; eta bazkalostean Mus Txapelketa eginen dute. Bazkarira joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute, Kafetegian edo Elkartean, urriaren 12a baino lehenago. Beraz gaur da izena emateko azken eguna.

Goizuetan egun haundia izaten da Jubilatuen Eguna eta giro ederra sortzen da Umore Ona elkartean. Eguna amaitzeko urtero sari banaketa izaten da karta txapelketen irabazleen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!