Goizuetan autoenplegua sustatzeko dirulaguntzak eskatu daitezke

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 9a, 00:00

Urriaren 31ra arte egin daitezke eskabideak.

Udalak herrian autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazioa araubidean ezartzen duen ordenantza onartu zuen. Dirulaguntza Goizuetan eskatu ahal izanen da 2023ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoaren gaineko zergan altan emanda daudenak.

Gizarte Segurantza eta Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan izandako gastuengatik emango zaie dirulaguntza. Eskabideak aurkezteko epea uriaren 31 bitartean izanen da. Dirulaguntzaren oinarriak, eskabidea eta informazio gehiago www.goizueta.eus webgunean eta udal bulegoetan (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:30etara) eskuratu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!