Azaroaren 1ean Gaztetxen Euna ospatuko dute Goizuetan. Egun osoko egitaraua prestatu dute herriko gazteek: «Gazterin grinak ta herrin indarrak bat inta, eun ederra ospatuko du Goizuetan».
Festa egin ahal izateko, ordea, beti aritu behar du baten batek lanean. Geroz eta jende gehiagorekin dena errazago egiten dela jakinda, laguntzeko eta ekarpenak egiteko formularioa prestatu dute goizuetarrek. Ondorengo estekan jakinarazi daiteke zertan laguntzeko prest dagoen bakoitza: labur.eus/cnn9jrl9.
Bazkarirako txartelak, salgai
Herri bazkarira joan nahi dutenek, txartela erosi beharko dute Amaia Kafetegian. Dagoeneko salgai daude, 30 euroan.
GAZTETXEN EUNA
Azaroak 1
09:00, Dultzaineroak.
11:30, Herri kirolak.
12:30, Irumaita, frontoitik.
14:30, Bazkaria eskolan.
18:00, Pasai txaranga.
20:00, Bokatak.
22:00, Kontzertuak: La Jodedera, Lenbailen eta DJ Infernu.