Egun osoko egitaraua prestatu dute Goizuetako jubilatuek hilaren 19rako. 11:00etan meza nagusia izanen da; jarraian pelota partiduak; 14:00etan bazkari eder baten bueltan elkartuko dira; eta bazkalostean Mus Txapelketa eginen dute. Bazkarira joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute, Kafetegian edo Elkartean, urriaren 12a baino lehenago.