'Herritarren arretarako bulego mugikorra' gaurtik ostiralera arte egongo da Goizuetan. Goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:45etara edonolako galderak egiteko aukera izango da bertan. Nafarroako Gobernuko zerbitzuei buruzko informazioa eskainiko dute bertan, doan eta aurretiko hitzorduaren beharrik gabe.