Arainburu Mendi Taldeak motorrak martxan paratu ditu jada. Bere lehen irteera irailaren 27rako du hitzartua. Aralarrera izanen da lehena, Albi-Minak-Amezketa zeharkatuz, 16 kilometroko inguruko ibilaldia. Autobus zerbitzua izanen da Goizuetatik Albira joateko eta ondoren Amezketatik bueltan etortzeko.
Irteera ordua goizeko 07:30etan izanen da eta 6 ordu inguruko itzulia eta gero arratsaldeko 16:30ak aldera bueltatuko dira Goizuetara.
Amaia kafetegian apuntatu behar da eta 28 pertsonetara dago mugatua ibilaldia. Apuntatzeko azken eguna irailaren 18an osteguna izanen da. Bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman behar du, baita aldatzeko arropa ere. Zailtasuna ertaina da eta 287 metroko desnibela izango du aldapan gora eta 1.052 aldapan behera. Autobusak 18 euro balio du eta izena ematerakoan ordaindu behar da.