Palestinaren aldeko kontzentrazioa egin zuten Goizuetako plazan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 7a, 00:00

Jende ugari bildu zen Goizuetako plazan.

Goizuetar askok egin zuten bat deialdiarekin, eta argi adierazi zuten egoera honen aurrean herria eta herritarrak ez direla «ixilik geratuko».

 

Ostiral arratsaldean elkarretaratze jendetsua egin zuten Goizuetako plazan, «Palestinari elkartasuna emaneta Israeli genozidioa bukatzea eskatzeko». Herritar askok egin zuen bat deialdiarekin, eta aldarrikapenez bete zuten Goizueta.

Pankarten, oihuen eta babes mezuen artean, Goizuetako bizilagunek argi adierazi zuten elkartasuna adierazten jarraituko dutela egoera aldatu arte: «Palestina eta palestinarren aurkako genozidio, suntsizio, zapalkuntza, eskubide urratze... guzti honek jarraitzen duen bitartean, herria eta herritarrak ez gara ixilik geratuko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!