Artikutza finkan San Agustin eguna ospatuko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 27a, 00:00

San Agustin egunean zabaltzen dituzte ateak publikoarentzat.

Ohiko ate irekien jardunaldia izango da eta hainbat ekitaldi antolatu dira: pilota partidak, herri kirolak eta dantzaldia.

 

San Agustin eguna dela eta, bihar, Goizuetan kokatuta dagoen, baina Donostia den Artikutza finkak ateak irekiko ditu bere eguna ospatzeko, gainera bertaratutakoek Artikutzako ondarea eta natura ezagutzeko aukera ere izango dute. Ohikoa den bezala, egunean zehar artisautzako produktuen erakusketa eta salmentarako puntuak egongo dira, eta jaiaz gozatzera hurbiltzen diren pertsonentzat janaria eta edaria emateko bi txosna ere jarriko dira.

Donostiako Udalak, urtero bezala, egitaraua antolatu du. 11:30etan pilota partiduak jokatuko dituzte emakumezkoek eta gizonezkoek. Arratsalderako ohiko herri kirol ikuskizuna prestatu dute punta puntako aizkolariekin eta harrijasotzaileekin. Ospakizunak Artikutzak kultur gune eta naturarekin elkartzeko duen bokazio bikoitza berresten du eta familia eta lagun taldeei kirola, tradizioa eta artisautza uztartzeko aukera ezin hobea eskaini. «Herritar guztiak gonbidatzen ditugu ostegun honetan, abuztuak 28, Artikutzara hurbildu eta gure ondare naturala goratzen duen jaiean parte-hartzera».

 

SAN AGUSTIN EGUNA

ARTIKUTZA

BIHAR, ABUZTUAK 28


11:30ean pilota partidak:
Emakumezkoak: Goiuri Zabaleta, Enara Gaminde, Itsaso Erasun eta Amaia Alday

Gizonezkoak: Oier Zabaleta, Manex Olaiz, Haiz Aranburu eta Axel Lasa.

17:00etan Herri kirolen ikuskizuna: Aizkolariak: Iker Vicente eta Aratz Mugerza vs. Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugerza

Harrijasotzaileak: Estefi Etxebeste, Goizeder Abendibar eta Beñat Telleria.

20:00etan Dantzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!