Peñaren Egunarekin, bustita, baina pozez blai amaitu dira Goizuetako Ama Birjin fiestak

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 19a, 00:00

Zenbat eta gehiago zikindu, orduan eta gustorago izaten dira goizuetarrak Peñaren Egunean! Argazkiak: Igaratza Apezetxea

Amaitu dira, beste urte batez, Goizuetako Fiestak. Atzo blusa berdea soinean zutela agurtu zituzten jaiak goizuetarrek, Pe­ñaren Egun haundian. Askorako eman dute aurtengo Amabirjin Fiestek, beroarekin hasi eta bustita amaitu dituzte, eta irudi eta momentu ezin hobeak utzi dituzte. Indarrak errekuperatu eta normaltasunera bueltatzea tokatuko zaie orain. Hala ere, pozik eta harro daude goizuetarrak, festak lasai eta giro alaiean igaro dituztelako. Sentsazio politekin agurtu zituzten atzo, eguna ezin hobeto borobiltzea lortu baitzuten peñek, elkarri heldu eta blai eginda, urtero bezala.

Goizuetako Fiestetan bizitakoak gogora ekarri nahi dituenak, ikusgai dauzka egunez eguneko argazki albumak, kronika.eus webgunean.

Erlazionatuak

Goizuetako Fiestak - Peñaren Eguna

Kronika - Erredakzioa abu 19 Goizueta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!