Goizuetako txikiak izanen dira protagonista gaur, eta bihar festak amaiera izanen du Peñen Egunarekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 17a, 00:00

Umeentzeko jarduera mordoa antolatu dituzte gaurko; hala nola, umeen bazkaria, pilota partiduak, puzgarriak eta dantzaldia. Bihar, berriz, Peñen Egunarekin emango diete amaiera Goizuetako festei.

 

Umeen eguna ospatuko dute gaur, eta horrenbestez, Goizuetar txikiak izanen dira gaur nagusi herrian. Goizeko 11:00etan hasiko dira Umore Ona Pilota Eskolako haurren partiduak, eta amaitu ostean, buruhaundiek eta erraldoiek hartuko dute lekukoa, trikitilariekin batera. Gaur, igandez, Igandea txarangak jarraituko du giroa alaitzen kaleak musikaz betetzen, eta 14:00etan emango zaio hasiera umeen bazkariari. Arratsaldean XX. Mus Txapelketa jokatuko dute eta, horrez gain, arratsaldean hiru orduz, etxeko txikiak zilipurdika ibiltzeko parada izanen dute, puzgarrietan eta ur txirristan. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da Goittikiren bingoa, eta 20:30etarako, berriz, txiki festa show dantzaldia antolatu dute. Suzko zezenak emango dio gaurko egunari amaiera, gaueko 22:30etan. 

Bihar amaituko dira Goizuetako Amabirjin jaiak Peñaren egunarekin, eta festei amaiera borobila emateko, egitarau fiña prestatu dute.

GOIZUETAKO FIESTAK

UMEEN EGUNA

GAUR

11:00 Pilota partiduak. Umore Ona Pilota Eskolako haurrak. 

12:30 Buruhaundi eta erraldoiak trikitilariekin. 

13:30 Igandea txaranga. 

14:00 Umeen bazkaria. 

17:00 XX. Mus Txapelketa Iskibi kanpinean.

16:30 Umeentzako puzgarriak eta ur txirrista. 

19:30 Igandea txaranga. 

20:00 Gottikiren bingoa.

20:30 Dantzaldia: Txiki festa show. 

22:30 Suzko zezena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!