Gazteak eta Amabirjina atzean utzita, Sagardo Egunarekin emango diote jarraipena fiesta giroari

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 16a, 00:00

Sagardoa dastatzeko aukera izanen da plazan.

Goizuetako Fiestek bide erdia egin dute dagoeneko, eta Sagardo Egunarekin emango diote jarraipena parrandari. Eguerdiko 12:00etan hasiko da probaketa, herriko plazan. 

Larunbatak berez dakarren txinpartari sagardoarena gehituko zaio gaur Goizuetan. Fiesten erdiko eguna izanen da gaurkoa, nekea sumatzen hasi dira jada zenbait herritar, baina astebururako indar pixka bat gorde dute denek.

Sagardoa izanen da gaurko eguneko protagonista. Eguerdiko 12:00etan inguruko sagardogileek hartuko dute plaza, eta guztiak probatzeko aukera izanen da. Bazkalorduan patxada pixka bat izanen da, eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera jarraituko du jardueren kateak. 

Parrandarekin hasi aurretik, gauerdian bertan, Lasturko zezenen bisita izanen dute plazan. Izerdi saio eder bat egin, eta Laketen dantzaldian jarraituko dute. 

Gaztetxean Lenbailen taldearen eta DJ Adarraken emanaldiak izanen dira.

GOIZUETAKO FIESTAK

GAUR

SAGARDO EGUNA

11:00 Apar festa eskolan. 

11:00 Toka txapelketa. 

12:00 Sagardo probaketa. 

12:30 Igandea txaranga. 

18:00 Herriko dantzariak. 

19:30 Igandea txaranga. 

20:00 Gottikiren bingoa. 

23:00 Lenbailen taldearen kontzertua. Gaztetxean. 

00:00 Lasturko zezenak. 

00:30 Dantzaldia Laketekin. 

01:00 DJ Adarrak. Gaztetxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!