Meza nagusia, pilota partiduak, herri kirolak, bertsolariak eta gehiago, Amabirjin egunean

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 15a, 00:00

Amabirjin Eguna ospatuko dute gaur goizuetarrek, eta horretarako, hamaika ekintza antolatu dituzte gaurko; besteak beste, meza nagusia, umeentzako toka txapelketa, pilota partiduak, eta  buruhaundiak eta erraldoiak.

Urumea bailara osoan entzun zen atzo Goizuetako txupina! Eguerdiko 12:00etan lehertu ziren festak, eta sekulako ongi etorria egin zieten Amabirjin jaiei, festa giroan. Gazte Eguna ospatu zuten atzo, eta gaur, berriz, Amabirjin eguna izanen da protagonista. 

Goizean goizetik dianak esnatuko dute herria dultzaineroekin, eta segidan, oraindik etxera joan ez direnek, argazkia aterako dute 07:50etan, txosnan. Zezenak aterako dira 08:00etan eta 10:30etan, meza nagusia ospatuko dute, eta prozesiorik ez da faltako. Umeentzako ekintza mordoa ere izanen dira goizean; hala nola, toka txapelketa, goxoki banaketa, buruahaundi eta erraldoiak...

Eguerdiko 12:00etan hasiko dira pilota partiduak; nesketan, Sagarduik eta Legarretak jokatuko dute Galardi eta Sotilen aurka; eta mutilen lehen mailako afizionatuetan, berriz, Igoa eta Sotil, Mataren eta Landaren aurka ariko dira. Herri kirolak arratsaldeko 18:30etan hasiko dira, eta bertsolariek hartuko dute lekukoa 19:30etan. Kantuan ariko dira Maialen Lujanbio hernaniarrak, Aner Peritz eta Sustrai Colina. Gauean festak jarraipena izango du DJ Mikeltxirekin, besteak beste.

GOIZUETAKO FIESTAK

AMABIRJIN EGUNA

07:00 Diana dultzaineroekin. 

07:50 Gaupaseroen argazkia Txoznan. 

08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin. 

10:30 Meza nagusia eta prozesioa.

11:00 Umeentzat toka txapelketa. 

12:00 Goxoki banaketa plazan. 

12:00 Pelota partiduak:

Neskak
Sagardui-Legarreta
Galardi-Sotil

Lehen mailako afizionatuak
Igoa-Sotil
Mata-Landa

12:30 Buruhaundi eta erraldoiak dultzaineroekin. 

13:30 Igandea txaranga. 

18:30 Herri kirolak plazan. Proba mixtoa: aizkora, trontza, txingak, laisterka
Arkaitz Etxebeste eta Aratz Mugerza

Harri altxatzaileak: Udane Ostolaza eta Lierni Osa. 

19:30 Bertsolariak. Maialen Lujanbio, Aner Peritz eta Sustrai Colina. Gai paratzailea: Aritz Zerain. 

21:30 DJ Mikeltxi. 

23:00 Txoznan bingo musikatua. 

Ondoren, Igandea txaranga.

Erlazionatuak

Goizuetako Fiestetako txupinazoa

Kronika - Erredakzioa abu 14 Goizueta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!