Ostegunean hasiko dira Goizuetako Fiestak, eta beroketa lanekin hasi ziren igande goizean. Umore Ona eta Ozenki abesbatzetako kideak herriko kaleetan barrena ibili ziren, Auroretan.
Goizeko 08:00etan hasi ziren festa giroa sortzen, eta eguerdia ondo sartu arte aritu ziren kalez kale. Goizuetan kolore berezia jarri zuten Aurorek, eta sortutako giroan ikusi zen herritarrak prest eta gogotsu daudela fiestetako egun haundietarako.