Aste honetan fiestak ospatzen ari dira Leitzan eta Goizuetan, eta horrek eragina izanen du bertako mediku zerbitzuan. Leitzako osasun etxea guztiz itxita egonen da gaur, eta bihartik aurrera ohiko ordutegian zabalduko dute.
Goizuetako kontsultorioan ere aldaketak izanen dira. Gaur goizeko 09:30etatik eguerdik 13:10etara bakarrik egonen da zabalik. Abuztuaren 18an, berriz, itxita egonen da egun guztian.