'Plazaola Mendialdea ezagutu' dinamikaren barruan, Iberoko mendi ingurua sakon ezagutzeko aukera izanen da bihar. Gouzeko 10:00etan hasita, burdinolaren eta dorrearen bisita eginen dute, eta inguruko landarediari buruzko azalpenak emanen dituzte ondorengo ibilaldian.
Hiru orduko iraupena izanen du jarduerak, eta Eneko Bernaldo de Quirós Royo ikerlari iruindarraren ahotik jasoko dituzte azalpenak parte hartzaileek. Inguruaz ez ezik, Goizuetako historiari buruz ere hitz eginen da.
Jarduera guztiz doakoa izanen da, eta adin guztietako pertsonek parte hartzeko modukoa da. Hala ere, beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, https://labur.eus/i0ukp2co estekaren bidez erreserba egin behar da.