Goizuetako eskolako teilatua hobetzeko obrak martxan, uztailetik

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 6a, 00:00

Eskolako teilatua hobetzeko obrak uztailetik martxan daude.

Obra lan hauen prezioa 177.299,45eurotan (BEZ kanpo) esleitu zaio eta obra exekuzioaren denbora 5 astekoa izanen da. 

Iazko urtean, Goizuetako eskolako kanpoaldeko fatxadaren eta argizatapenaren konponketak egin zituen, Europako diru laguntzen bidez. Orain ordea, eskolako teilatuaren obra lanak hasi ditu, modu honetan, eraikina guztiz hobetuta geratzeko. Uztailaren 7an hasi zituzten obrak, eta lan hauek aurrera eramango dituen enpresa eraikitzailea, "Francisco Javier Zabala" enpresa izango dela azaldu du Udalak. 

Obra lan hauen prezioari dagokionez, 177.299,45 eurotan (BEZ kanpo) esleitu zaio eta obra exekuzioaren denbora 5 astekoa izango dela aurreratu du obran erantzukizuna duen enpresak. Udalak ondorengoa azaldu du: «hasiera batean, lizitazio prezioa 177.825,42€ zen eta bi hilabeteko exekuzio denbora eman zitzaion, baina prezioan beherapen txiki bat egiteaz gain, denbora ere murriztu du eta gutxi gorabehera, 5 astean bukatuko ditu lanak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!