Umore Onako peñak abuztuaren 18an, astelehenean, eginen duen bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte abuztuaren 14ra arte, 30 eurotan. Abuztuaren 14an ospatuko duten Gazteen Eguneko bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte eta 25 eurotan eskura daitezke. Tokia mugatua da eta 200 txartel jarri dituzte salgai.
Bazkaltzera joan nahi duenak, azkar ibili beharko du. Gazteek argitu dute bazkaltzera joateko kamiseta behar dela eta bazkariko txartelarekin batera hartzen dela. Kamiseten banaketa egiteko bi egun zehaztu dituzte: abuztuaren 13an, 19:00etan, ikastolako tabernan eta abuztuaren 14an, 12:30etan, gaztetxean jaso litezke.
Abuztuaren 17ko Umeen Eguneko bazkariko txartelak ere Amaia kafetegian eskura daitezke abuztuaren 14ra arte.