Bigarren batzarra bihar, GoiEkhik

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 20a, 00:00

Martxan da GoiEkhi Goizuetako energia komunitatea, eta bigarren batzarra eginen du bihar. Arratsaldeko 18:30etan izanen da, udaletxeko ganbaran; eta bertara deituta daude energia komunitatean parte hartzeko izena eman eta baimen-agiria sinatu duten guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!