Herri afaria eta sua plazan elkartuta, ohiko plana Karmen bezperan

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 15a, 00:00

Plazan afaltzeko elkartuko dira adin guztietako herritarrak. Argazkia: F. Loiarte

Urtero bezala, festa eginen dute gaur iluntzean goizuetarrek, Umore Onak antolatuta.

Karmen egunaren bezpera da gaur, eta iluntze goxo eta atseginaren sinonimo da hori Goizuetan. Ohi bezala, festa eginen du­te aurtengoan ere, herriko plazan elkartuta: herri afaria eta sua izanen dira, urteroko legez.

Umore Ona elkarteak antolatu du festa, Goizuetako Udalaren eta Ikastola Batzordearen la­guntzarekin. 20:30etan jarri dute hitzordua plazan, eta herri afaria eginen dute bertan, familian edo lagun artean elkartuta, norberak etxetik eramandakoarekin. Umore Onak jarriko ditu mahaiak eta aulkiak, platerak, kubiertoak, edalontziak eta serbilletak, eta baita edaria ere: sagardoa eta ardoa. Eguraldi txarra balego, elkarte barrura mugituko lukete afaria.

Herri afariaren ondoren, plazaren erdian izanen da Karmen bezperako bereizgarria. Sua piztuko dute bertan, 21:30etan, garai bateko usadioa gogora ekartzeko: arbiaren zuztarrak erretzen zituzten Goizuetako baserri eta etxeen atarietan, haziak kendu ondoren, hurrengo sasoirako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!