Uztailaren 15ean, Karmen bezpera egunean, festa egingo dute Goizuetan. Umore Ona Elkarteak prestatu du egitaraua: 20:30etan Herri Afaria izanen da herriko plazan, eta 21:30etan sua piztuko dute.
Umore Onak jarriko ditu mahaiak, aulkiak, platerak, kubiertoak, basoak, serbilletak, sagardoa eta ardoa. Janaria eramatea, berriz, bakoitzaren ardura izanen da.
Eguraldi txarra eginen balu, elkarte barruan afalduko dute.