Herriko zenbait gaztek Goizueta BTT proba berreskuratu dute, eta gaurko egunez txirrindulariz beteko dira herri inguruko xendak. Goizeko 09:00etan hasiko dira lasterketak, eta bi ibilbide prestatu dituzte aurtengo ediziorako: ibilbide laburra 29 kilometrokoa da, eta 950 metroko desnibel positiboa du; ibilbide luzean izena eman dutenek, berriz, 42 kilometro osatu beharko dituzte, 1.500 metroko desnibel positikoarekin.
Giro ederra eta parte hartzaile ugari espero dira proban, eta Goizuetako Udaletik eskerrak helarazi nahi izan dizkiete lanean aritu diren gazteei: «Herriarentzat mesede diren ekintzak dira horrelakoak eta gazteen antolakuntza horri esker, naturalki ateratzen den "auzolana" da. Zorionak eta eskerrik asko!».