Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda osatu nahi da

Kronika - Erredakzioa 2025eko ekainaren 30a

Udalak, zerbitzu anitzetako peoi lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda eratzea du helburu. Horrela, Goizuetako Udalean (herrian, bere inguruetan) sortzen diren beharrak aldi baterako betez. Lanpostu horrek eginkizun lagungarriak ditu: igeltseritza, iturgintza, lorezaintza, garbiketa... Parte hartzeko eskaera egiteko epea, uztailaren 4 arte izango da, eguerdiko 12:30ak bitarte. Izena ematea Goizuetako Udalean bertan edota 948 514 006 zenbakira deituz (9:00-12:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!