Goizuetako BTT Martxa, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 29a, 00:00

Bi distantzia izanen ditu (41,5 eta 28 km), eta oraindik zabalik dago izenemate epea, online: 'rockthesport.com'.

 

Datorren larunbatean, uztailaren 5ean, jokatuko da Goizuetako BTT Martxa. Bi distantzia izanen ditu: 41,5 kilometrokoa izanen da proba luzea, eta 28 kilometrokoa laburra. Goizeko 09:00etan abiatuko dira partehartzaile guz­tiak herriko plazatik.

Izenemate epea zabalik dago oraindik, eta internet bidez egin behar da, rockthesport.com webgunean. Uztailaren 4ra arte izanen da apuntatzeko aukera, eta 25 euro dira bi probetarako.

Probaren egunean bertan banatuko dituzte dortsalak, goizeko 07:30etatik 08:30etara, herriko plazan. Bukaeran, berriz, zozketak izanen dira partehartzaile guztien artean. Gainera, dutxak eta mangerak izanen dira gorputz eta bizikleta txukuntzeko, eta hamaiketako ederra ere bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!