Urteroko ohiturari eutsiz, kontzertu ibiltaria eskainiko dute gaur eguerdian Umore Ona abesbatzak eta herriko gaztetxoek, Goizuetako kaleetan zehar.
Plazan hamaiketako eginez hasiko dute eguna, eta 12:00etan ekinen diote kantuari. Aurrena, gaztetxoek eskainiko dute emanaldia plazan bertan; eta ondoren, kaleetan barrena abiatuko dira, beste bost tokitan geldialdiak eginez, kantatzeko: Zubiondon, Idoietan, Amaia kafetegian, Mutun eta Oxeguardan. Bazkariarekin borobilduko dute saioa, Umore Ona elkartean, baina ez daukate festa bertan amaitzeko asmorik: «Arratsaldean plazan, auskalo zer!».
KONTZERTU IBILTARIA
11:15, Salda eta txistorra, plazan.
12:00, Herriko gaztetxoen emanaldia, plazan.
12:35etatik aurrera, kanturako geldialdiak herrian zehar:
12:35, Zubiondon
13:00, Idoietan
13:30, Amaia kafetegian
14:00, Mutun
14:30, Oxeguardan
15:00, Bazkaria, Umore Ona elkartean.