Goizuetako medikuaren etxe zaharra 76.020 eurotan saldu dute

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 12a, 00:00

Medikuaren etxe zaharrak badu jabe berria.

Udalak hirugarren aldiz atera zuen enkantera etxebizitza 60.126,50 eurotan.

Goizuetako Udalak hirugarren aldiz eta azken eskaintza moduan, medikuaren etxe zaharra enkantera atera zuen martxoan. Azken lizitazioaren zenbatekoa 60.126,50 eurokoa zen eta zehaztutako daten barruan bi eskaintza aurkeztu zituzten. Maiatzaren 9an ireki zituzten udalean jasotako eskaintza ekonomikoak eta behin behinean 65.150 eurotan gelditu zen etxebizitzaren prezioa. 

Sesta emateko aukera ireki zuten maiatzaren 15era arte eta sesta eskakizuna egon zenez, maiatzaren 15ean berriro proposamen irekiera egin zen eta 76.010 euroko eskaintza egin zuten. Sesta ondotik, eskaintza ekonomikoa hobetuz, 76.020 euroko eskaintza egin zuten. Ekaineko lehenengo astera arte izan dute alegazioak aurkezteko epea eta gero hamar egun natural izanen ditu dagokion dokumentazioa aurkezteko. Prozesua uste baino gehiago luzatu bada ere, badirudi azkenean medikuaren etxea zenak baduela jabe berria. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!