Egun haundia izanen da gaurkoa goizuetarrentzat. Hiru ospakizunek bat eginen dute herriko kaleetan: Emakume Artzaien Egunak, Mendialdeko Azoka Ibiltariak eta Talo Egunak. Goizeko 11:00etan hasiko dituzte jarduerak, eta eguerdiko 13:00etan omenduko dituzte emakume artzaiak.