Auzolana bihar, Iberon

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 23a, 00:00

Goizuetarren «toki gustukoenetako bat» garbi eta txukun egon dadin, Udalak 'Auzolana Iberon' deialdia luzatu die goizuetarrei. Bihar, larunbata, burutuko dute auzolana. Goizuetako Udalak Iberoko erreka ingurua garbitzeko eta belarra mozteko auzolana antolatu du, goizeko 09:00etatik aurrera. Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da, eta horretarako azken eguna izango da gaurkoa. Izena emateko, Goizuetako Udalean bertan edo 948 51 40 06 telefono zenbakira deitu daiteke, eguerdiko 12:30ak bitarte.

Jarduera hau eguraldi ona eginez gero gauzatuko da, bestela bertan behera geldituko da. Bestalde, Udalak zenbait lan lanabes beharko direla ere gogoratu du, beraz, aukera duenak berea eraman dezala eta izena emateko orduan apuntatu dezala. Hala ere, Udalak ere utziko ditu zenbait lanabes. Azkenik, material osagarria ere Udalaren esku geldituko da, gasolina, pita, etabar. «Gure herria, inguruak, mendiak... denon artean zaintzeak merezi du, gureak eta guretzako direlako!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!