Goizutrail mendi lasterketaren hamargarren edizioa, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 13a, 00:00

Goizeko 09:00etan hasiko da Goizutrail herriko plazatik abiatuta eta bi ibilbide izanen dira: 10.6 kilometrokoa eta 25,6koa.

Larunbatean, Goizutrail mendi lasterketak hartuko du nagusitasuna bailaran. Aurtengoa, hamargarren edizioa izanen da eta ohi moduan, bi ibilbide izanen dituzte korrikalariek aukeran; batetik, luzea; eta bestetik, motza.

Goizeko 09:00etan hasiko dira bi lasterketak, herriko plazatik eta bertan amaituko dira biak. Ibilbide luzeari dagokionez, 25,6 kilometrokoa izanen da, 1.485 metroko desnibel positiboarekin; eta aldiz, laburra, 10,5 kilometrokoa izanen da, 615 metro gora eginda. Ibilbide motzean dagoeneko dortsal guztiak banatu dira, eta beraz, ez dute izanen apuntatzeko aukerarik. Ibilbide luzean oraindik izenemateko aukera izanen dute korrikalariek, RockTheSport.com webgunean. 

Iaz ibilbide luzeko xehetasunak eman zituzten, eta aurtengo ibilbidea ere berdina izango da: «Eneko Elorritik aurrera egin eta Loitzate eta Beltzuntzako tontorreraino iritsita». Ibilbide laburra, berriz, betikoa izanen da; hau da, Eneko Elorrira igo eta Espideko sorotik bueltatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!