Maiatzaren 31n ospatuko dira haur, guraso eta eskolen arteko topaketak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 12a, 00:00

Leitzan ospatuko dira topaketak eta Goizuetatik autobusa irtengo da goizeko 10:15etan, debalde izango da. Herriko Amaia kafetegian eman daiteke izena.

 

XXIV. Haur, guraso eta eskolen arteko topaketak ospatuko dira maiatzaren 31n Leitzan. Goizuetatik autobusa irtengo da goizeko 10:15etan, eta ondoren itzulia egingo du 19:30etan Leitzatik aterata.

Autobusean joan nahi duenak, herriko Amaia kafetegian eman beharko du izena, eta debalde izango da.

Bazkari herrikoia izango da topaketetan, haurrek 8 eurotan eta helduek 12 eurotan. Menua honakoa izango da: zizka mizkak, haragi gisatua eta postrea. Bazkariko txartela erosi nahi duenak ere, aukera izango du Amaia kafetegian, maiatzaren 23ra arte. Haurren txartelak 3 urtetik 12ra bitarteko haurrei bideratuak daude, beraz, gurasoen magalean eserita egon behar duten haurrek ez dute txartelik behar. Bestalde, intolerantziak eta alergiak Denok Bat Guraso Elkartera adierazi beharko dira: denokbatge@gemail.com helbidera idatziz.

Azkenik, gogoratu dute, Goizuetako autobusa ateratzeko gutxieneko kopurua egon beharko dela.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!