Goizueta-Hernani autobusak ordutegi berezia izango du datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 18a, 00:00

Goizueta eta Hernani lotzen dituen autobus linearen ordutegiak aldatu egingo dira apirilaren 22tik 25era. Egun horietan goizeko 09:00etan eta arratsaldeko 14:45etan aterako da autobusa Goizuetatik Hernanira. Hernanitik Goizuetara, berriz, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 19:00etan joango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!