Martxan dago jada Emakume Master Cupek antolatutako Nafarroako Irekia. Tafallako Ereta pelotalekuan jokatu zuten lehenengo jardunaldia, eta bertan aritu zen Alize Sagardui aurrelari goizuetarra.
Nahia Bertiz sunbildarrarekin osatuko du bikotea aurtengo txapelketan, eta lehenengo jardunaldian erakutsi zuten euren maila. Izan ere, Promesa mailako partidua 18-12 irabaztea lortu zuten, Insaustiren eta Perezen aurka.
Txapelketari gogotsu ekin dio Sagarduik, eta emaitza onari jarraipena eman nahi dio.