Bihar egingo da Goizuetako ikasgela berriaren inguruko bilera

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 15a, 00:00

Ikasketa espazio berri bat irekiko dute Goizuetan, eta horren inguruan hitz egiteko bilera irekia deitu dute biharko. Arratsaldeko 17:30etan izango da bilera, Goxalin, eta bertara gonbidatuta daude ikasteko gelan interesa duen gazte, guraso zein heldu orok. Irakurtzeko, lanak egiteko, ikertzeko edo ikasteko leku aproposa izateko helburuarekin irekiko dute gela. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!