Maiatza

Ibilbide berrian ere, sekreturik ez etxekoentzat: Hodei Lujanbiok bigarrenez irabazi zuen Goizutrail

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 21a, 11:21

2:06:54 denborarekin helmugaratu zen Hodei Lujanbio goizuetarra.

Iazko garaipena errepikatu zuen goizuetarrak ibilbide luzean, eta Ane Eltzaurdia beratarra nagusitu zen emakumezkoetan. Lasterketa laburrean, berriz, Ander De Miguel iruindarra eta Guratz Azpiroz uitziarra izan ziren azkarrenak.

Ibilbide aldaketak, aukera eman zien Goizutraileko partehartzaileei txoko berriak ezagutzeko, Loitzate, Arainburu eta Beltzuntza inguruetan. Goizuetarrentzat ez zen horrenbeste sorpresarik izan, ezta sekreturik eta tranparik ere, etxeko mendi lasterketan.

Hala gertatuko zitzaion Ho­dei Lujanbiori ere: denboraldi oso­an zehar erakutsi duen sa­soiari ibilbidearen ezagutza ge­hi­tuta, bigarrenez lortu zuen ga­raipena Goizutrailen ibilbide lu­zean, 25 kilometroak 2:06:54 den­boran osatuta. Emakumezkoetan, berriz, Ane Eltzaurdia beratarra (2:41:06) nagusitu zen, apenas 17 segunduren tartearekin, Maria Ordoñez iruindarraren aurretik.

10 kilometroko proban, Ander De Miguel iruindarra nagusitu zen gizonezkoetan, ia bi minuturen aldearekin bera ere; eta oso estua izan zen emakumezkoena berriro. Guratz Azpiroz uitziarrak 23 segundugatik menderatu zuen Ane Petrirena sunbillarra.

Guztira, 16 goizuetarrek hartu zuten parte etxeko lasterketan: zazpik osatu zuten ibilbide luzea, zortzik laburra, eta herritar batek bikotekakoa egin zuen. Urumea bailarako korrikalariak, berriz, 31 izan ziren denera; gainerako 15ak hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!