Euskeraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa lan monografikoak sustatzea zen Mintzolaren helburua, eta horretan ari da ikerlari goizuetarra 2025eko otsailaren 28ra arte: «Datozen hilabeteetan ikergai izango ditu Goizuetako noka formak zabaltzeko bideak; praktikak sustatuko ditu, eta aztertuko du horiek eraginik baduten erabileran; helburu izango ditu nokaren galeraren arrazoiak ezagutzea eta herritarren hausnarketa eragitea; azkenik, Goizuetan noka mantendu duten hiztun taldeen praktika onak ere bilduko ditu», azaldu dute Mintzolatik.
Urteak daramatza Lujanbiok euskerari buruzko ikerketak argitaratzen, horietako asko Goizuetako euskerari lotutakoak.