Berria Txapelketako bigarren finalerdia jokatuko da gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 22a, 00:00

Apezetxea goizuetarra izango da bailarako ordezkari bakarra.

Susperregik eta Apezetxeak, Goikoetxeatarren aurka jokatuko dute hirugarren partidua.

Apezetxea goizuetarrak Berria Txapelketako finalerako txartela lortzeko aukera izango du gaur. Gurrutxaga eta Eskudero aurkarien zain daude Berria Txapelketako finalean. Gaur jakingo dute datorren astean nor izango diren aurkariak. Bigarren finalerdia gaur jokatuko da Galarretan eta Susperregik eta Apezetxeak, Goikoetxea VI.a eta Goikoetxea V.aren aurka jokatuko dute. 

Jaialdia 16:30etan hasiko da eta txapelketakoa hirugarrena izango da, beraz, 18:30ak aldera hastea espero da. Aurretik Ansa II.a eta Juaneneak, Aldabe eta Barrenetxearen aurka jokatuko dute partidua estelarrean. 

Berria Txapelketako finalerdia berdindua espero da. Susperregik eta Apezetxeak lehendabiziko postuan amaitu zuten beraien multzoan, baina partidu bakarra jokatu zuten. Goikoetxeatarrek berriz bi partidu jokatu dituzte aurretik. Zaila da faboritoez hitzegitea. Bi aurrelariak indartsuak dira eta atzelariak ere momentu onean aurkitzen dira. Apezetxeak bikain jokatu zuen multzoko partidua eta maila hori errepikatzen badu garaipena eta finala gertu izango ditu.

Jaialdia, Jabalera-Azpiroz, Segurola-Martirena bikoteen arteko partiduak irekiko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!