Beste makroproiektu eoliko bat ari da lantzen Cefiro Heldco enpresa, 'Domiko' izenarekin, Goizuetako eta Lesakako lurretan. Hala eman du aditzera Ttipi-Ttapa aldizkariak, Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuarekin hitz eginda. Azaldu dutenez, bederatzi aerosorgailu izango lituzke, Lesakari eragingo lioke bereziki, eta Oiartzunen izango luke ebakuazio lerroa.
Gainera, proiektua 50 megabatiokoa baino haundiagoa denez, eta bi erkidegori eragingo liekeenez, Espainiako Ministeritzarena da baimenak kudeatzeko eskumena, eta 2023ko maiatzetik dauka enpresak 'Domiko' proiektu eolikoa gauzatzeko konexio baimena.