Martxoa

Jakinmina piztu zuten Ignazio Bergara goizuetarraren gutun zaharrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 19a, 14:28

Martxoaren hasieran aurkeztu zuten 'Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak' liburua, Patxi Salaberri Zaratiegik, Juan Jose Zubiri Luxanbiok eta Iker Salaberri Izkok, Goizuetako udaletxeko ganbaran. Jakinmin haundia piztu zuen saioak, eta herritar asko gerturatu ziren, olagizon goizuetarrak 1787 eta 1811 urteen artean Arranbi­den eta Artikutzako Elaman idatzitako gutunak ezagutzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!