Bihar hasiko dira karnabalak Goizuetan, gaztetxoen zahagi dantzarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 1a, 00:00

Inauteriekin batera iritsiko da zahagi dantza dantzatzeko ordua.

'Baserria' da aurten mozorrotzeko ezarri duten gaia. Ea zer nolako mozorroak osatzen dituzten Goizuetako herritarrek. Bihar hasiko badira ere, etzi izango da karnabaletako egun haundia, eta goizeko 08:00etatik gaueko ordu txikiak arte, festa izango da herrian. 

Goizuetako karnabaletako festak bihar egingo du eztanda, gaztetxoen zahagi dantza ezagunarekin batera. Baina, luze joango da ospakizuna, ekintzak izango baitira martxoaren 8a bitarte. Aurtengo mozorrorako gaia 'Baserria' izango da, beraz, herriko haur, gazte eta helduek sormenari eragin beharko diote. 

Astelehenean izango da egun haundia: mozorroaren prestaketa, bazkaria, musika.... Goizeko 08:00etan esnatuko da herria, mozorroak baserrietan barrena ibiliko baitira. Ondoren, plaza apainduko dute, elkarrekin, eta 11:30etan konpartsa batuko da festara, herrian zehar kalejira bat eginez. Antolatzaileek abisatu dute eguraldi txarra eginez gero, ekintzak herriko frontoian izango direla. 

Herritik gora eta behera ibili ostean, umeen bazkaria egingo dute 13:00etan, eta ondoren haurrentzako filma eskainiko da. Helduen bazkaria 14:30etan izango da, eta tripak betetzeko aski ez bada, 17:00etan txokolatada antolatu dute. Urtero bezala bazkaria elkartean egingo dute, eta aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. 17:30etan hasiko dira belarriak goxatzen, DJ Mikeltxiren musikaren doinuez. 20:00etan Iruñeko dultzaineroekin batera, Inguru mozorroen etorrera izango da. 22:00etan berriro elkartuko dira mozorroen afarirako. 

Asteartean, mozorroen gosaria antolatu dute goizeko 09:00etan, eta ondoren herrian zehar irteera egingo dute. Arratsaldeko 17:00etan zahagi dantza izango da Motzanetik hasita eta eguna amaitzeko, mozorroen afaria ere egingo dute.

Martxoaren 8an emango diote amaiera karnabalei. Igandea txaranga aterako da kalera, poteoa, mozorroen bazkaria, eta gauean, inauteriak agurtzeko musika izango da: Dj Oattolo eta Dj Jussy itzuliko dira berriro ere gaztetxera.

 

EGITARAUA

GAUR

12:00 Goizuetako lilatoi mistoa.

BIHAR

17:00 Gaztetxoen zahagi dantza.

19:00 Malkogarriyak.

21:30 Mozorroen afaria.

MARTXOAK 3

08:00 Mozorroen irteera baserrietara.

10:00 Plaza apainketa (eguraldi txarra bada, frontoian). Gaia: baserria.

11:30 Konpartsa herrian zehar (eguraldi txarra bada, frontoian).

13:00 Umeen bazkaria. Ondoren, haurrentzako filma.

14:30 Helduen bazkaria

17:00 Txokolatada.

17:30 Dj Mikeltxi

20:00 Inguru mozorroen etorrera. Iruñeko dultzaineroekin.

22:00 Mozorroen afaria.

MARTXOAK 4

09:00 Mozorroen gosaria

10:00 Mozorroen irteera herrian zehar.

14:00 Mozorroen bazkaria.

17:00 Zahagi dantza Motzanetik hasita.

22:00 Mozorroen afaria.

MARTXOAK 8

12:30 Mozorroen poteoa, Igandea txarangarekin.

14:30 Mozorroen bazkaria.

17:30 Igandea txaranga.

Gauean gaztetxean Dj Oattolo eta Dj Jussy.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!