Larunbatean hasi zen Berria Erremonte Txapelketa goizuetarren arteko partiduarekin eta bertan, Susperregi eta Apezetxeak 10-15 eta 8-15 gainditu zituzten Irazu eta Zubiri. Eguneko hirugarren eta azken partiduan, Gurrutxaga eta Eskudero izan ziren garaileak, 11-15 eta 9-15, Goikoetxea V.aren eta Goikoetxea VI.aren aurka.
Lehenengo partidua A taldeari zegokion eta Susperregi eta Apezetxea nagusi izan ziren. Lau puntuak lortu zituzten eroso. Gainera, Apezetxea izan zen onena. Susperregiren eta Apezetxearen artean bi akats bakarrik egin zituzten, eta defentsan bikain aritu ziren. Susperregik Irazu baino abiadura gehiago eman zion pilotari eta hori ongi aprobetxatu zuen Apezetxeak.
Bi goizuetarrak ongi aritu ziren sakean, baina azkenean aurrelarien arteko borrokan Susperregi gehiago izan zen Irazu baino.