Euskal Herriko Mus Txapelketara sailkatzeko kanporaketa egin zen larunbatean Goizuetan, Umore ona elkartean. Arratsaldeko giro ederrean egin zuten txapelketa, eta irabazleak izan ziren Jon Urdanpileta eta Oier Miranda goizuetarrak. Goizuetako txapelketa irabazita, Nafarroako kanporaketa saiora joango dira goizuetarrak.
Herrialdeko kanporaketak martxoaren 22an amaituko dira eta irabazleak Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketara egingo dute salto, apirilaren 5ean Araban.