Nerea Mendizabalek hitzaldia eskainiko du gaur, Goizuetako Udaletxeko ganbaran. 'Hezkuntza era positiboan' izenburupean ariko da gaur, Guraso elkartearen eta Gizarte zerbitzuetako prebentzio programak antolatutako saioan. Baina ez da saio bakarra izango, otsailaren 25ean bigarren saio bat eskainiko du. Gaur, arratsaldeko 17:00etan hasiko da hitzaldia.